ZIENTZIA AZOKA: proiektuaren posterra

Pernan Goñi Olalde


Zientzia-azoka batean parte hartzean, oso garrantzitsua da informazioa ahalik eta modurik argi eta erakargarrienean aurkeztea..

Hona posterra egiteko zenbait iradokizun:

  • Izenburu on bat eman: izenburuak lortu behar du bisitariak gaiari buruz gehiago jakin nahi izatea, eta, horretarako, izenburu labur eta erakargarri bat izatea berebizikoa da.
  • Argazkiak erabili: Bisitariak erakartzeaz gain, egindako lanaren berri ematen laguntzen dute.
  • Antolaketa: oinarrizko ideia edo ekintzak logikoki eta erraz irakurtzeko moduan aurkeztu behar dira. Testuak metro bateko distantziatik ondo irakurtzeko nerurri egokia izan behar du.
  • Deigarria: bai testuak nola dauden idatzita, bai irudi grafikoen kalitatea.  

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.

 

 

 

STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali