}

Zer da zirkuluaren koadratura?

2000/06/14 Elhuyar Zientzia

Zerbait zirkuluaren koadratura dela esaten dugunean, zerbait hori ezinezkoa dela adierazteko erabiltzen dugu. Esamolde hau oso egokia da, zirkuluaren koadratura egitea ezinezkoa baita.

Erradio jakineko azal baten koadratura egitea, azalera bereko karratu bat egitea da. Hau da, zentimetro bateko erradioa duen zirkuluaren koadratura zirkulu horri dagokion azalerako karratu bat da. Eragiketa hau antzinako matematikari grekoek planteatu zuten, eta itxuraz, ez dirudi hain eragiketa konplexua.

Matematikari grekoek bi tresna baino ez zituzten erabiltzen azaleren koadraturak kalkulatzeko: graduatu gabeko erregela eta konpasa. Bi tresna horiekin ezinezkoa da zirkuluaren koadratura kalkulatzea, baina horretaz duela urte gutxi ohartu dira matematikariak.

Horrela, XIX. mendean, Lindemann matematikari frantsesak tresna horiek erabiliz zirkuluaren koadratuta kalkulatzea ezinezkoa zela frogatu zuen. Grekoen garaitik XIX. mendera arte, hainbat buruhauste eman zuen zirkuluaren koadraturak, baina grekoek koadratura hori kalkulatzeko erabilitako metodo bereziek, buruhausteak ematea baino gehiago egin dute, izan ere metodo horietan oinarriturik kalkulu integrala garatu baitzen XIX. mendean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia