}

Zentral nuklearra desmuntatzen

1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alemaniako Bavariako Niederaichbach-en dagoen zentral nuklearra eraisten hasiak dira.

Zentral hau Landshut hiritik kilometro batzuetara besterik ez dago eta orain dela 17 urte itzali zen. 1967 eta 1972 bitartean eraiki zen zentralak, hamazortzi egunez bakarrik lan egin zuen ehunetik ehuneko ahalmenez.

Hasieran zenbait matxura izan zuen bero-trukagailuetan eta arazo hauengatik 232 milioi marko kostatu zen proiektua baztertu egin behar izan zen. Proiektua arriskurik gabe geldi erazteko, errekuntz elementuak eta ur astuna segurtasun-ontzietara sartu ziren. Orduz geroztik egin behar izan diren zainketa-lanen kostua urtero milioi bat markokoa izan da.

Azaroaren bukaeraz gero erreaktorearen barruan lanean ari dira. Manipulagailu biragarri baten bidez zentralaren bihotza urrutitik desmuntatzen ari dira; oso kutsaturik bait dago. Piezak puska txikitan mozten dira eta ontzi berezitara sartzen dira. Ondoren trenbidez Karlsruche-ko ikerketa nuklearrerako zentrura eramaten dira eta bertan dagoen gordailuan gordetzen dira.

Eraisketa-lanetan 185 milioi marko baino gehiago gastatuko dira eta irauten duten bitartean erradioaktibitate-ihesa izango ez denik ezin da ziurtatu.

Beraz, irakurle, atera kontuak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia