}

Zelulen zatiketa eta minbizia

1997/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Suitzako ikertzaile-talde batek legamietan aztertzen ari dira minbizi-zelulen portaera berezia.

Minbizi-zelula batzuek kromosoma-kopuru handiegia izaten dute. Fenomenoaren jatorria gaizki burututako zelula-zatiketa izaten da. Zelula ama tamaina desberdineko bi zelulatan banatzen da. Suitzako Institutuan minbizia ikertzen duten zientzilariek legamian zatiketa proteina izenekoaz kodetutako gene bat aurkitu dute.

Proteina horiek eraztun moduan biltzen dira, kromosoma-kopurua gero zatituta sortzen diren bi zeluletan berdintsua izan dadin. Beheko irudian ikusten den eraztun hori ez dagoenean, legamiak zelula anormalak baino ez ditu sortzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia