Zelakantoak zaindu egin behar dira
1990/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Espezieen eboluzioa hobeto ulertzeko oso baliotsua izan den zelakantoa, gehiago zaindu behar dela diote Mendebaldeko Alemaniako Hans Fricke zientzilariak eta bere ekipokoak.

Fosil bizia den arrain hau Indiar Ozeanoan dauden Comoro irlen inguruan bizi da eta ez da uste inon gehiago dagoenik. Lehen pieza 1938. urtean harrapatu zen eta ordurarte arrain-mota hau desagertutzat jotzen zen. Gaur egun babestua dago, baina, oraindik orain, arrantzuntziek beste arrain batzuen artean nahi gabe harrapatzen dituzte. Berrehun bat gutxi gorabehera harrapatu izan dira horrela.
Arrain-mota honen ale-kopururik zehazterik egon ez denez, babes-maila handiagoak proposatu dira berarentzat.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia