Zehaztasun handiko laserra

Zehaztasun handiko laserra


SDI edo "Galaxietako Gerra" izeneko programa militarrean garatutako hainbat teknologia aplikazio medikoetan baliagarri suertatu dira; esaterako, hemendik aurrera begietako kirurgiarako erabiliko den laser infragorria. Laserrari esker begiaren atzealdea tratatu ahal izango da nerbio optikoa kaltetu gabe. Zenbait gaitz neurologikoren ondorioz nerbio optikoetan likidoa pilatzen da, eta ikusmen lausotua, buruko minak eta ikusmen-galera sufri daitezke. Kasu horietan kirurgia ezinbestekoa da eta ebakuntza zaila denez, laserraren zehaztasuna oso baliagarria izango da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna