}

XIONICSi ongi etorriarekin batera agur mikrofilmeari

1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bukatu dira jadanik dokumentu-bilketarako MIKROFILMAZIO-sistemak zituen zailtasun eta eragozpenak.

Atzean gelditu da dokumentuak osatzen, bilatzen, birsortzen eta pantailaratzen hain motela zen sistema.

XIONICS, dokumentuen bilketa-sistema elektroniko berri honekin, 7.000 dokumentu gorde daitezke 400 Mb.eko disko optiko batean eta 14.000 inguru 800 Mb.eko diskoan, sistema honek dokumentuak konprimatu eta zabaltzeko duen ahalmenari esker.

Prozesu hau izugarri azkarra da. Dokumentua scanner-era sartu eta handik 5 segundora grabatuta geratzen da eta pantailaratzeko edo Laser inprimagailu batean inprimatzeko berriz 3 segundo nahikoa izango ditu.

Honez gain, XIONICS-ek ziurtasun osoa eskatzen du, bai informazioaren ezabaketaren aurka eta baita fitxategien atzipenean ere, gako pertsonal baten bidez informazioa kodetu duen sistema bati esker.

Baina hori ez da dena: XIONICS datu-base ezagunenekin bateragarria da (dBASE III datu-basearekin esaterako) eta erlazionatutako lanpostu anitz (sare lokalak) instalatzeko posibilitatea ere badu.

XIONICS sistema osoa osatzen duten elementuak hauek dira:

  1. Scanner-a
  2. Bereizmen handiko PC monitorea
    Laser inprimagailua
    Disko optikoa

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia