Xenona, ez hain noblea

Xenona, ez hain noblea


Xenona, ez hain noblea
2008/07/01 | Elhuyar

Xenona gas nobleetako bat da; alegia, oso egonkorra da, eta, beraz, kimikoki ia ez du aktibitaterik. Kimikariak eta fisikariak, hala ere, aspalditik saiatu izan dira xenona duten konposatuak lortzen, eta, hala, 80 bat egin dituzte. Duela gutxi, Helsinkiko Unibertsitatean urarekin erreakzionatzea lortu dute, eta HXeOXeH molekula sortu dute. Eta horrek misterio bat argitzeko bidean jarri ditu ikertzaileak: atmosferan, ustez egon beharko zukeen baino xenon gutxiago dago. Orain, uste dute beharbada urarekin erreakzionatu zuela eta Lurraren arroketan dagoela.

1
244
2008
7
016
Kimika
Berriak labur
10

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika