Xbox, ikerketak azkartzeko tresna

Xbox, ikerketak azkartzeko tresna


Xbox, ikerketak azkartzeko tresna
2009/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Microsoft)

Warwickeko Unibertsitateko ikertzaileek Xbox 360 kontsolaren grafikoak prozesatzeko unitatea (GPU) erabili dute ikerketetako datuak prozesatzeko.

Orain arte normalean ordenagailu-sareak erabiltzen zituzten halako operazioak egiteko, baina, unitate hori erabilita, asko azkartu dute prozesua.

Hain zuzen, Xboxaren unitateak paraleloan prozesatzeko aukera ematen du, sistema tradizionala bezain modu eraginkorrean, baina askoz ere merkeago. Warwickeko Unibertsitatean gaitasun hori beren ikerketetan aprobetxatzea erabaki dute, eta horrela lortu dute, esaterako, bihotzeko zelula kaltetuen inguruan seinale elektrikoa nola mugitzen den azaltzen duen eredu bat egitea.

Ez da kontsolak eta bizitza erreala gurutzatzen diren lehen aldia: Roadrunner ordenagailuak, munduko azkarrenak, PlayStation 3-ren prozesatze-teknologia berdina erabiltzen du.

1
258
2009
11
001
Softwarea
Albisteak
6

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Softwarea