Virusek eragindako infekzioak gora

Informatikako Segurtasunerako Nazioarteko Elkarteak (ICSA) egindako azken ikerketaren arabera, aurtengo urtarril eta otsailean, 1998ko garai bereko infekzioen bi halako izan dira; hots, 1997an baino lau bider gehiago. Ikerketa, Panda Software-k sustatua, Estatu Batuetako gobernuko eta enpresetako 300 bulego baino gehiagotan egin dute. Guztira 500 PC-tik gora aztertu dituzte eta bulegoek bi sare lokal edo gehiago eta, gutxienez, urruneko bi konexio zituzten.

Infekzioen gorakada erabiltzaileen % 80k antibirus eguneratuak eduki arren gertatu dira. Kaltetuen % 43k ezin izan dio infekzioari aurre egin; % 91aren zerbitzariak ordubete inguruan egon ziren kaltetuta. % 80k, ordea, ezin izan zuten lanean jarraitu ia bi egun pasa arte. Kalterik gehien (% 56) posta elektronikoak jasan zituen.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali