Urrutiko lurrikarak Yellowstoneko geyserrak erotu zituenekoa
2004/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lurrikara ikaragarri batek astindu zuen Alaska 2002an, azaleko uhinek hiru mila kilometroko bidea egin zuten, eta ordu batzuen buruan Yellowstone parke nazionalera iritsi zen. Han, lurrak dar-dar egin zuen eta geyserren maiztasuna aldatu zuen.
Dirudienez, lurrikarak Yellowstoneko sistema hidrotermala aldatu zuen. Behatzaileek inoiz geyserrik ikusi ez zuten iturburuetan lurrun-erupzioak izan ziren eta geyser askoren maiztasuna handitu egin zen.
Lurrikarak lur azpiko fluidoetan zehar egin zuen aurrera, eta, hori dela eta, geyserrak dauden inguruneak lurrikaren eta fluidoen arteko erlazioa ikertzeko leku egokiak direla aipatu dute ikertzaileek.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia