}

Urazpitik elkartuta

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte kontinenteen arteko komunikaziorako sistemarik hoberena satelitea izan badugu ere, fibra optikozko kable berriei esker, lehen baino hamar aldiz kanal gehiago erabili ahal izango da. Gainera, kablezko loturek espazioko igorketetan gertatzen diren atzerapenak saihesten dituztela ez da ahaztu behar.

Siberia Estatu Batuekin kable optiko bidez lotzeko asmoa du Errusiako Posta eta Telekomunikazio Ministeritzak.

Abantaila horiek direla eta, Siberia Estatu Batuekin kable optiko bidez lotzeko asmoa du Errusiako Posta eta Telekomunikazio Ministeritzak. Siberiako Murmansk eta Alaskako Point Barrow lotu nahi dituzte hain zuzen ere. Bien arteko distantzia 4.350 kilometrokoa da eta lehen begiratuan Aleutian Irlak zeharkatuz motzagoa eta askoz merkeagoa dela ikusi arren, alde batera utzi dute aukera hori. Horren arrazoi nagusia, lotura Europako iparraldearekin egin nahi izatea izan da.

Egin den aukera gauzatzeko berriz, urpekuntzi nuklear bat erabili beharko dute. Horretaz baliaturik 2,5 cm-ko diametroa duen kable optikoa bi bobina erraldoietan bildurik hondoratuko dute, ondoren urazpian luzatzeko.

Denbora igaro ahala, konponketak ere egin beharko direla aurrikusi dute eta badakite urazpian kable optikora heltzeko zailtasunak izango dituztela. Baina, jakin badakite berezko matxurez gain arrantzaren edo untzien joan-etorrien ondorioz ere gerta daitezkeela eta horiei, beldur gehiago diete.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia