
Europako sei ugaztunetik bat arriskuan dago, Kontserbaziorako Munduko Elkarteak esan berri duenez. Dirudienez, 250 ugaztun-espezie dago katalogatuta Europan eta Errusiaren mendebaldean, eta, espeziea galtzeko arrisku-maila neurtuta, seitik bat kaltebera da, arriskuan dago, edo arrisku bizian.
Egoera larriena dutenen artean katamotz iberiarra (150 ale inguru baino ez daude), Artikoko azeria eta bisoi europarra daude. Lehorreko animaliak dira horiek, baina itsas ugaztunak are okerrago omen daude: bostetik bat dago arriskuan. Hori gutxi ez eta, horiei buruzko datuak urriak dira; hortaz, posible da egoera uste baino larriagoa izatea.
Argazkia: Bernard Landgraf.
Rementeria Argote, Nagore
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.