}

Txitxarroa eta berdela itsasoaren berotzeari nola egokitu diren azaldu du AZTIk

2023/09/06 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

txitxarroa-eta-berdela-itsasoaren-berotzeari-nola
AZTIren ikerketari esker ezagutu da nola egokitu diren txitxarroa eta berdela itsasoen berotzeari. Arg. AZTI

AZTI zentro teknologikoak jakinarazi duenez, itsasoa berotzen den gradu bakoitzeko, berdelak 370 km iparralderago erruten du, eta txitxarroak, berriz, 12 egun inguru aurreratzen du ugalketa. 

Ecological Indicators aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, zehaztu dutenez, 1992tik ipar-ekialdeko Atlantikoko uretan txitxarroaren eta berdelaren arrautzen kanpaina ozeanografikoetan bildutako datuak aztertu dituzte, errute-garaia kritikoa izaten baita beren bizi-zikloan. AZTIren esanean, emaitzak baliagarriak izan daitezke arrantza-kudeaketako estrategiak egokitzeko, eta klima-aldaketaren ondoriozko aldaketak aurreikusteko ereduak hobetzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia