Elhuyar zientziaren komunikazioa

Txipen autoberritzea

1992/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

emendik urte batzuetara telebistetako zirkuitu elektronikoak gai izango dira beren burua eraberritzeko.

Hemendik urte batzuetara telebistetako zirkuitu elektronikoak gai izango dira beren burua eraberritzeko. Irudien kalitatea beraz ez da aldatuko urteetan zehar. Esan dugun hau biologiak egingo duen ekarpenean oinarritzen da.

Material elektronikoen produzitzaileek produktu askotan lortu nahi dute arestian esandakoa. General Electric enpresako injineruak txip-mota berri bat aztertzen ari dira. Txip honen ezaugarri nagusiak ondoko hauek dira: batetik automatikoki diagnostikatzea eta bestetik bere burua eraberritzea.

Horretarako adituek txipen gune estratejikoak identifikatu dituzte eta bertan autokontrolerako zirkuituak ezarri dituzte. Beraz, akatsa sortzen den unean informazioa zirkuitu zuzentzaile batera igarotzen da. Honek konpentsazio-seinale bat sortzen du eta seinale hau zirkuituan tratatzen diren informazioei erantsiko zaie; honela multzoaren funtzionamendu zuzena berrezarriko da.

Proiektu hau gauzatzeko bizpahiru urtek igaro beharko dute oraindik eta lehen aplikazioak aeronautikan eta astronautikan izango dira.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia