Txinako sendabelarren osagai bioaktiboen mekanismo molekularra aztertu dute

2019/05/28 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arg. Pixabay

Txinako sendabelarren osagai bioaktiboak aztertu dituzte, hainbat gaixotasun sendatzeko duten gaitasuna ulertu nahian, eta ikusi dute gure zeluletako RNA ez-kodetzailearen espresioa aldatzen dutela. Espresio hori moldatuta, inflamazioaren, infekzioen, seneszentziaren, eta zelulen migrazio eta ugalketaren aurkako eragina dutela frogatu dute. Hala, hainbat gaitz tratatzeko egokiak izan daitezkeela uste dute ikertzaileek: minbizia, zirkulazio-sistemakoak, asma, zahartzearekin lotutakoak, infekzioak...

Osagai bioaktibo asko aztertu dituzte: besteak beste, kurkumina, ginsenosidoak, berberina, oridonina, shikonina eta puerarina. Frontiers in Pharmacology aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, egileen ustez, azterketa sakona merezi dute Txinako medikuntza tradizionalean erabiltzen diren sendabelarrek, aipatutako gaixotasunen tratamenduan ekarpena egin dezaketelakoan.


 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia