}

Tximinoen eta hominidoen arbaso baten fosila aurkitu dute Arabian

2010/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tximinoen eta hominidoen arbaso baten fosila aurkitu dute Arabian
2010/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Iyad Zalmout)

Mekaren inguruko lurraldeetan, duela 29 milioi urteko primate baten fosila aurkitu dute. Espezieari Saadanius hijazensis izen zientifikoa eman diote. Fosila garezur baten zatia da, eta, Michigango Unibertsitateko paleontologoen arabera, tximinoen eta hominidoen ezaugarriak ditu; beraz, bi adarren arbaso komuna izan zen. Adituek nabarmendu dute barne-belarriaren hodia duela, eta hori ez dela garai hartako beste primateetan gertatzen. Hala ere, beste ezaugarri batzuk falta ditu, adibidez, katarrinoen sudur-mota, hau da, gizakiok eta tximino askok dugun egitura: bi sudurzulo kartilago batek banatuta.

1
267
2010
9
003
Eboluzioa; Paleontologia
Albisteak
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia