Txiklea jan eta argaldu
2000/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Txiklea jatean uste baino energia gehiago erretzen dugula ondorioztatu du Estatu Batuetan eginiko ikerketa bitxi batek. Ikerketan pisu egonkorreko 12 boluntarioek parte hartu dute eta berain eginbeharra, laborategian eserita 12 minutuz kaloriarik gabeko txiklea mastekatzea izan da. Ikertzaileek boluntario bakoitzaren gastu energetikoa neurtu dute mastekatzen hasi aurretik, horretan ari zirela eta ondoren, eta txiklea jateak orduko 11 kaloria erretzen dituela ondorioztatu dute. Era berean, energi balantzean beste inolako aldaketarik egon ezean, egunero ordubetez txiklea mastekatzeak urteko 5 kg-ko pisu-galera ekar diezagukeela kalkulatu dute ikertzaileek. Baina baita matrailezurretako mina ere.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia