Txakurrak, Paleolitotik gizakiaren lagun

Txakurrak, Paleolitotik gizakiaren lagun


Dirudienez, gizakiak Asia ekialdetik Amerikara migratu zuenean jadanik berekin zeraman txakurra. Hori duela 15.000 urte gertatu zen; Goi Paleolitoan, hain zuzen ere.

Gainera, txakur eta otsoen DNA mitokondriala aztertuta, txakurra Asia ekialdean sortu zela ondorioztatu dute. Antza denez, Asia ekialdeko txakurren gene-aberastasuna askoz handiagoa da Europa, Amerika eta Asia mendebaldekoena baino. Horrek adieraziko luke Asia ekialdean sortu ziren txakurretatik arraza batzuk mundu osora barreiatu zirela eta beste arraza asko bertan geratu zirela.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak