}

Txad lakua desagertzeko arriskuan

2001/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Garai batean, Afrikako erdialdean dagoen lakua kontinenteko lakurik handienetakoa zen. Orain, ordea, Txad lakuaren azalera duela 40 urte baino 20 bider txikiagoa da eta egunen batean desagertzeko arriskua ere badago. Lakuko ur-iturri nagusiak ekaina eta abuztu bitarteko montzoi-euriak eta Chari ibaiko ura dira.

Azken urteetako klima-aldaketak, ordea, lehortea ekarri du lakuaren ingurura eta inguruko lurretako ureztapen-eskaria asko handitu da. Horrekin batera, Chari ibaiaren ur-ekarpena % 75 txikitu da. Argazkian, lakuaren bilakaera ikus daiteke. Eremurik ilunena gaur egun Txad lakuak hartzen duen lur-eremua da. Argiena, ostera, garai batean zuen hedadura da; egun, eremu hori landaretzaz estalirik dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia