Elhuyar zientziaren komunikazioa

Trilobite begiluzea

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela 380 milioi urte bizi zen trilobite bitxi baten fosila aurkitu dute Marokon. Oso ezaugarri bereziak ditu trilobiteak: bi zutabe garairen itxura duten begi handiak. Orain artean ez da horrelakorik ikusi trilobite-fosiletan eta jakin-min handia sortu du paleontologoen artean.

(Argazkia: Science).

Begi berezi horiek oso lagungarri izango zitzaizkiola uste dute zientzialariek. Izan ere, begiak gainerako trilobite-espezieek baino askoz ere altuago zeuzkan eta 360º-ko ikuspegia lortzen zuen bien artean. Horrek, seguruenik, predatzaileak urrutira ere ikusten lagunduko zion. Gainera, goialdean bisera moduko bat zuten begiek, eta horrek goitik zetorren gehiegizko argitik babesten zituela uste dute ikertzaileek.

Erbenochile erbeni izena jarri diote espezieari, eta deboniar garaian bizi zela uste dute. Berez, aspaldi iraungitako artropodoak dira trilobiteak. Itsasoan bizi ziren, eta zoruan arrastaka mugitzen ziren bizkor-bizkor batetik bestera. Horrela, itsasoan arrain predatzaileekin batera bizi zirenez, lurzoruan sartuta babesten ziren.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia