}

Transplanteen aurretik organoen egoera neurtzen duen dispositibo bat patentatu dute

2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Transplanteen aurretik organoen egoera neurtzen duen dispositibo bat patentatu dute
2008/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Ikerlan-IK4)

Ikerlan-IK4k (CIC microGUNE Mikro eta Nanoteknologien Ikerketa Zentroko Mikrofluidika Unitatea) dispositibo bat patentatu du. Dispositibo horrek egiaztatzen du organo bat egoerarik onenean ote dagoen transplante bat egiteko. Hala, organoaren egoera monitorizatzeko modua dago, hura erauzten denetik, garraiatu eta gaixo bati transplantatzen zaion arte.

Mikroelektrodo baten bidez, organoaren ehunen tenperatura eta inpedantzia neurtzen da une oro. Mikroelektrodo hori sistema elektroniko txiki bati lotuta dago, eta hark datuak jaso eta kanpoko sistema bati bidaltzen dizkio telemetria bidez; hala, organoaren egoera nolakoa den jakin daiteke. Gainera, ez du ehunetan kalterik eragiten, ez kirurgia-eragiketetan, ez garraioan. Horretaz gain, organoen errefusa kontrolatzeko bide berri bat irekitzen du, mikroelektrodoa denbora luzez egon baitaiteke ezarrita lesiorik eragin gabe.

Gailuaren hainbat prototipo egin dira dagoeneko, eta animalia-organoetan proba klinikoak egin dira Bartzelonako Ospitale Klinikoan.

1
241
2008
4
022
Medikuntza; Teknologia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia