}

Transistore gardena eraiki dute

2006/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Transistore gardena eraiki dute
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Oregoneko Estatuko Unibertsitatean transistore gardena eraiki dute. Hainbat aplikazio izango dituela espero dute eta jadanik patentea egina dute. Transistorea eraikitzeko erabili duten materiala merkea eta eroale elektriko ona da, gainazal finetan koka daiteke eta tenperatura baxuetan erabilgarria da. Gainera, hondatu ondoren sortzen den hondakinak ez dio kalterik egiten ingurumenari. Oraingoz, pantaila lauak hobetzeko erabiliko dute, transistore horri esker pantaila garbiagoak eta argitsuagoak lortuko baitituzte. Autoetako leihoetan txertatuz gero, transistorea pantaila modura erabili daiteke, eta, oro har, edonolako gailu elektronikotan aplikatzeko egokia izango da. Baina, 1960ko hamarkadan laserrarekin gertatu zen bezala, goiz da zer nolako aplikazioak izango dituen jakiteko.

1
220
2006
5
032
Elektronika; Materialak
Berriak labur
12