}

Transfusietarako plaketak luzaroago kontserbatu ahal izango dira

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Plaketak funtzionaltasunik galdu gabe hozteko modua garatu du hematologo-talde batek. Hala, transfusioetarako jasotzen diren plaketek luzeago irauten dute eta infekzio-arriskua gutxitu egiten da.

Gaur egun, giro-tenperaturan gordetzen dira plaketak. Aurrez hozten badira, odoletik kanporatu egiten dira gibelean. Izan ere, plaketei, hoztutakoan, azukre-molekula jakin bat azaleratzen zaie, eta gibeleko zelulek ezagutu egiten dute azukre hori.

Plaketen azalean agertzen den azukrea estaltzeko, uridina difosfato-galaktosaren disoluzioa gehitu diote. Hala, gibeleko zelulek ez dute ezagutzen eta plaketek odolean jarraitzea lortzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia