Tiranosauroaren koskada

Tiranosauroak indar handia egiten zuen masailezurrarekin kosk egitean, bere kaskezurra pitzatzeko adinako indarra, agian.

Tiranosauroaren koskada


Tiranosauroak indar handia egiten zuen masailezurrarekin kosk egitean, bere kaskezurra pitzatzeko adinako indarra, agian. Baina horrelakorik ez zen gertatzen. Ingalaterrako zientzialari batzuen arabera, kaskezurraren diseinua koskadaren tentsioa xurgatzeko modukoa zen.

Izan ere, kaskezurra ez zen egitura zurruna; tarteka, hainbat eten zituen. Horrek malgutasuna ematen zion egiturari, eta, koska egitean, hezurra 'deformatu' egiten zitzaion tiranosauroari. Kalkuluen arabera, kaskezurra zurruna izan balitz, begi inguruan handitu egingo zitzaion tentsioa animaliari kosk egiten zuen bakoitzean.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak