Teknoskopioa 2007 ideia-lehiaketak baditu irabazleak
2007/11/09 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
H
auek dira irabazleen izenak: Víctor Barrero, Rebeca Burgera, Ion García eta Iván Sánchez. Epaimahaikideek ez dute batere zalantzarik izan haien bloga saritzeko, izenburuak dioena baino harago jo baitute egileek. Horrez gain, blogaren ikuspegi sozial nabarmena goraipatu dute epaimahaikideek. Egindako lanarengatik, Mp4 bana jaso dute irabazleek, Eroski Fundazioaren babesari esker, baita opari-sorta bat ere, eta bisitaldi gidatu bat egin dute Zientziaren Kutxagunera.
Bigarren sailkatuak Hernaniko Urumea Ikastolako DBH4ko Boris Dos Ramos, Ander López, Eli Gutiérrez eta Ugaitz Vadillo ikasleak izan dira, Elektroshocka izeneko blogarengatik. Hirugarren postua, berriz, Gasteizko Jesús Obrero Institutu Politeknikoko Batxilergoko 2Ako Héctor Calderón eta David Pozos ikasleentzako izan da, Motores izeneko blogarengatik. Bigarren eta hirugarren sailkatuei opari-sorta bat eman zaie, eta haiek ere Zientziaren Kutxagunera joan dira gero.
Sarituak beren gelakideekin batera izan dira ekitaldian; hala, gazteak berak izan dira sari-banaketaren benetako protagonistak. Gainera, Itziar Nogerasek (Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia), Txema Hernándezek (Zientziaren Kutxagunea-Kutxako Gizarte Ekintzako edukien alorreko zuzendaria) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teresa Santosek hartu dute parte. Denek nabarmendu dituzte aurkeztutako lanen kalitatea eta gazteek egindako ahalegina.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia