}

Teklaturik gabe tekleatu

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Senseboard konpainiak garatu duen Virtual Keyboard erabiliz, ez duzu teklatuaren beharrik izango zure ordenagailuan, telefono mugikorrean edo antzeko gailuan idazteko. Horretarako nahikoa duzu eskuak mugitzea.

Eskuetan sentsore bana jarri eta behatzekin egindako mugimenduak aztertzen ditu Virtual Keyboard-ak eta mugimendu horiek adierazten dutena zure ordenagailu edo antzeko gailura bidali. Horretarako ez du kablerik erabiltzen, bluetooth eta antzeko teknologiez baliatzen baita.

Ez dakigu noiz egongo den merkatuan, baina aurtengo Comdex 2001 azokan ikusgai egoteaz gain, bertako sari nagusia irabazi zuen asmakizun honek. www.senseboard.com

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia