}

TB or not TB

2000/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tuberkulosia munduan heriotza gehien eragiten dituen gaixotasuna da: hiru pertsonatatik bat kutsatzen da, gutxi gorabehera. Mycobacterium tuberculosis da gaixotasuna sortzen duena, baina aurrez aurkitzea zaila da, izan ere, hamarkadak pasa baititzake biriketan gaitza nabarmendu gabe. Washington University School of Medicine, Albert Einstein College of Medicine eta Texas A&M University-ko ikertzaileek M. tuberculosis-ak saguetan denbora luzez bizirauteko ezinbestekoa duen prozesu biokimikoetako bat identifikatu dute. Diotenez, urratsa garrantzitsua da, txertoa sortzen lagun omen dezake eta.

Gakoa glioxilatoaren bidean dago eta trikimailu-modukoa da. Bide metaboliko horretan entzima gako bat ekoizterik ez duten bakterioak normal hazten dira, baina ez dira sor-egoeran irauteko gai eta saguaren sistema immuneak biriketako bakterioa desegin egiten du.Entzima ekoizten dutenak, ordea,ez dira hazten, baina denbora luzez iraun dezakete sor-eran.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia