}

Tasharen genoma, agerian eta denon eskura

2004/07/19 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Tasha-ren genomaren zirriborroa argitaratu eta ikertzaileen esku jarri du giza genoma ikertzen duen NHGRI erakundeak.

Hain zuzen ere, lehenengo aldia da txakur baten genoma deskodetu eta argitaratzen dutela, eta, 60 arrazaren artean, boxerra aukeratu dute genoman aldaketa gutxien dituen arrazetako bat delako.

Orain, txakurraren eta gizakiaren genomak alderatzen ari dira. Bien sekuentziek antzeko luzera dute, eta gizakietan ikertzeko zailak diren gaixotasun batzuk askoz ere arruntagoak dira zenbait txakur-arrazatan. Izan ere, gurutzaketen ondorioz, txakur-arraza batzuek erraz izaten dituzte minbizia, bihotzeko arazoak, gorreria, itsumena edota arazo autoimmuneak. Horretaz gain, txakurra asko erabiltzen da eredu gisa genetika konduktiboan eta ikerketa farmazeutikoan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia