}

Supereroale organikoak: ikerketak aurrera doaz

1990/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Supereroankortasunaren inguruan egin diren ikerketa gehienek oxido zeramikoak izan dituzte aztergai. Hala ere, Tokioko unibertsitateko kimikari-talde batek presio normaletan eta 11,4 K-eko tenperaturan supereroankortasuna mantentzen duen materiala aurkitu dute. Material hau organikoa da.

Arestian azaldutako tenperatura ez dirudi oso handia denik, baina material organikoen artean

lortutako handiena da. Hemendik aurrera ikerketak tenperatura kritikoa handitzearen ildotik joango dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia