SUN etxeak jini lengoaia sortu du
1999/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Software etxeen artean Sistema Eragilearen inguruko eztabaidak oraindik bizirik dirau, eta orain fronte berria ireki da, elementu periferikoena hain zuzen ere. Elementu periferikoak ordenadorez gain sarera konekta daitezkeen gailuak dira: inprimagailuak, eskanerrak, telefono mugikorrak, telebista-dekodifikatzaileak edo, zergatik ez, ontzi-garbigailuak.
Jini lengoaia informatikoaren bidez gailu hauek guztiak ordenadoreekin komunikatzea lortu nahi da, etorkizunean sare konplexuagoak sortzeko. Proiektu hau aurrera eramateko Sun etxeak enpresa handi batzuen laguntza jasoko du, besteak beste Philips, Hewlett Packard, Nokia, Motorola, Ericsson eta Psion etxeena. Jini lengoaia Microsoft etxearen Universal Plug and Play interkonexio-sistemari aurre egiteko sortu da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia