}

Sugeen oxigeno-botila

1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arnasa hartzera urazalera etorri behar badu ere, argazkiko sugeak bi ordu baino gehiago eman ditzake urpean. Gorputzaren hiru laurdenak hartzen dituen aire-erretserbari esker bizi daiteke honela.

Berrogeita hamar bat suge-espezie daude Ozeano Bareko eta Ozeano Indikoko ur tropikaletan. Arnasa hartzera urazalera etorri behar izaten dute, baina hogeita hamar metroko sakoneraraino ere jaisten dira elikagai bila. Birika bakarra dute arnasa hartzeko, baina, nolabait esan, gorputzaren hiru laurdenak hartzen dituen “oxigeno-botila” edo zakua dute; aire-erreserba, alegia.

Birikaren luzapen gisa dago eta horma lodi eta sendoak ditu. Oxigeno-ponparen antzera lan egiten du eta premien arabera injektatzen du airea. Horrela sugeak gutxienez bi ordutan egon daitezke urpean, baina ikertzaile batzuek diotenez, zortzi orduz ere egon daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia