Sobietarren urtea

Iaz guztira 110 espaziuntzi jaurti ziren eta horietako gehienak sobietarrak. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak jaurtiketa horietako 95 egin zituen.

Sobietarren urtea


Urtearen erdialdea ez da aurreko urtean egindakoaren balantzea egiteko unerik aproposena. Hala ere guk horixe egingo dugu oraingo honetan iaz jaurtiak izan ziren espaziuntziei buruz.

Iaz guztira 110 espaziuntzi jaurti ziren eta horietako gehienak sobietarrak. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak jaurtiketa horietako 95 egin zituen. Beste hamabostak iparramerikarrek (8), japoniarrek (3), txinatarrek (2) eta Europarrek(2) egin zituzten.

Marka ederra sobietarrek jarri duten hau. Marka honek gainera, espazioaren esplorazioan sobietarrek hartu duten nagusitasuna frogatzen du. Hala eta guztiz ere, sobietarrek jaurtiketa-errekorra 1982.ean jarri zuten: 101 guztira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia