Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

2025/08/13 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

sexu-indarkeria-antartikako-ikerketa-base-estatuba
Antartikako Amundsen-Scott ikerketa-baseko laborategi bat. Arg. Christopher Michel, CC BY-SA 4.0 /via Wikimedia Commons

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.

Aipatzekoa da biktimen bi herenak emakumeak zirela, eta, beste herena, gizonak. Kasuen erdian, gutxi gorabehera, kontratugilea zen jazarlea, eta % 20an inguru, gainbegiralea.  

USAPek berak onartu du, batetik, arazoak eragin zuzena duela zientzialarien ibilbidean, eta, bestetik, gaur egun martxan dituzten prebentzio- eta salaketa-mekanismoak ez direla nahikoak indarkeria eragozteko. Horrenbestez, Antartikan aritzen diren ikertzaileak babesteko neurriak zorroztuko dituela agindu du USAPek. Agidanez, ez du erraza izango, AEBko gobernuak berdintasunarekin, dibertsitatearekin eta inklusioarekin zerikusia duten ekimenetarako finantziazioa eten baitzuen urtearen hasieran. 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia