}

Segurtasun handiagoa

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Meatzaritza lanbide arriskutsua dela gauza jakina da. Arriskua txikiagotzen duen orori ongietorria egiten diote meatzariek. Ikatza ateratzeko teknika berri bat jarri dute martxan Frantzian Darcy-ko meategietan.

Teknika tradizionalean ikatza erauzten den bitartean galeriari eutsi egin behar izaten zaio luizirik gerta ez dadin. Honek, alde batetik eskulan handia eta bestetik mantenimentu zorrotza eskatzen du. Arriskua handia da eta lanaren zati bat bakarrik, kargatzea, dago mekanizaturik. Teknika berriak arrabotatzeko platera erabiltzen du.

Ikatza bi altuera desberdinetan erasoa izaten da. Arrabotatzeko bi makina daude. Batak behekaldetik egiten du lan eta besteak goikaldetik. Ikatza behe partean ikus daitekeen uhal garraiatzailera erortzen da eta uhalak eramaten du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia