Scaner-hirukotea
1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lehenengoa scaner launa da eta A4 dokumentuak 300 puntu/hazbete-ko bereizmenaz irakurtzeko gai da. A4 formatuko orri bat irakurtzeko 12 segundo behar ditu batezbeste. PC-AT BUSerako txartel egokitzaile batekin eta PaintBrush 4 Plus softwarearekin batera saltzen da eta 282.000 pta. balio ditu.
Irudien tratamendurako zenbait funtzio ere eskaintzen ditu, hala nola testu eta irudien arteko bereizketa automatikoa, % 25etik % 40ra bitarteko zoom horizontala nahiz bertikala, imajinak alderantziz jartzea, bertikalean ispilu-efektua lortzea eta aukeratutako lerroak nabarmentzeko aukera.
Azken bi ereduak, hots, M3093E eta M3096E+ ereduak nahikoa azkarrak dira. A4 formatuko orri bat irakurtzeko 1,8 eta 2,2 segundo behar dituzte hurrenez hurren. 50 orriko edukiera duen elikatzaile automatikoa dute eta dimentsio handiko orijinalak kokatzeko aukera ere bai.
Eredu hauek 400 puntu/hazbete-ko bereizmena lor dezakete.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia