}

Saturno nebulosaren egitura aztertu du MUSEk

2017/09/29 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

saturno-nebulosaren-egitura-aztertu-du-musek
Saturno nebulosa. Arg. ESO/J. Walsh

Saturno nebulosa edo NGC 7009 aztertu du MUSE estreskopioak, VLT teleskopioaren tresna ahaltsuenetako batek. Izan ere, irudiaren puntu bakoitzeko informazio espektroskopikoa jasotzeko gai da MUSE. Hala, nebulosaren erdian dagoen izarra inguratzen duen hautsaren mapa egin du, eta horri esker ikusi dute egitura oso konplexua duela. Besteak beste, burbuila eliptiko bat du barrualdean, beste bat kanpoan, eta halo bat. Halaber, bi korrontek zeharkatzen dute horizontalean, eta, gune batean, hautsez osatutako uhin bat ere detektatu dute. Gainera, barruko burbuilaren ertzetako hautsa desagertu egiten dela baieztatu dute, baina oraindik ez dakite zergatik.

Saturno nebulosa 5.000 argi-urte ingurura dago, Aquarius konstelazioan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia