}

Satelitez eta CD-ROMez gidatutako automobilak

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sistema honen bidez gidatutako automobilen gidariei ez zaie axola izango munduko edozein lekutan egotea; automatikoki gidatuak izango bait dira.

Saiakuntza Pioneer izeneko enpresa japoniarrak bultzatu du. Automobilak ondoko elementu hauek ditu:

  • antena
  • mikroprozesatzailea
  • kristal likidozko kontrol-pantaila
  • CD-ROM irakurgailua

CD-ROM diskoetan Japonia osoko errepideen informazioa dago. Automobila dabilen zonaren mapa pantailan azalduko da eta bertan dagoen posizioa ere azalduko da. Posizioa sateliteek zehaztuko dute eta antenaren bidez jasoko da beraiek bidalitako informazioa.

CD-ROM diskoetan beste informazio-mota bat ere jasoko da, hots, jantokiak, hotelak, turismo-bulegoak, etab. non dauden.

Euskal Herrian honelako sistema aplikatu ahal izateko, gure errepide guztien mapak CD-ROM diskoetan sartu beharko genituzke. Badirudi Philips etxeak Europako mapak CD-ROM diskoetan sartu nahi dituela. Ea bada, gutaz ez den ahazten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia