Elhuyar zientziaren komunikazioa

Sarea garbitu nahian

1998/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria


Internet sarea munduan gero eta jende gehiagok erabiltzen du, baina aldi berean pilaketa-arazoak ere gero eta ugariagoak dira sarea ito egiten delako. Itoaldi horiek noiz izango diren itxuraz ezin da aurrez jakin, baina Xerox enpresak Kaliforniako Palo Alto-n duen ikerketa-zentroan sarea hobeto kudeatzeko eredua prestatu du.

Ikertzaileek diotenez, sareak arazoa izaten du erabiltzaileari sarearen okupazioaren arabera kobratzen ez zaiolako. Horregatik erabiltzaileak bere buruari erabiltzeko denboran ez dio mugarik ipintzen, eta denek berdintsu pentsatzen dutenez gero, itoaldiak gero eta gehiago dira.

Ikertzaileek beren ereduan “batez besteko” erabiltzaileak duen portaera hartu dute oinarritzat. Okupazioaren arabera ez duela ordaintzen eta denbora luzez zain egonda uko egiten diola kontsideratu dute. Hori guztia informatikoki simulatuta atera dituzten sareko itoaldiak eta Internetek benetan dituenak bat datoz.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia