}

Sakurajima sumendia

2001/01/10 Elhuyar Zientzia

Irudiko argazkian Japoniako hegoaldeko Kyushu irlan dagoen Sakurajima sumendia ikus daiteke.

Sakurajima sumendiaren azken erupzioa 2000ko urriaren 7an izan zen ia bost kilometrotako errauts-zutabea sorraraziz. Gertu dagoen Kagoshima hiria zenbait zentimetrotako errauts-geruzaz estali zuen. 1.120 metro dituen Sakurajima sumendiak sarri izan zituen erupzioak aurreko hamarkadan eta Kagoshimako biztanleek bere izaera aldakorrak sortutako eragozpenetara ohitu behar izan dute.

Iturria: Kagoshimako unibertsitatea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia