}

Saguzar-espezie desberdinak deiaren arabera

2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Saguzarrak berez hiru espezie desberdin direla konturatu dira ikertzaileak, eta espezie horien arteko desberdintasunik bereizgarriena ekolokaziorako erabiltzen dituzten uhinen maiztasuna dela.

Indonesiako Rhinolophus philippinensis saguzarrak berez hiru espezie desberdin direla konturatu dira ikertzaileak, eta espezie horien arteko desberdintasunik bereizgarriena ekolokaziorako erabiltzen dituzten uhinen maiztasuna dela.

Ikertzaileak espezie horretan hiru tamainatako saguzarrak zeudela konturatu ziren lehenengo, eta ez zirela elkarrekin nahasten ugalketarako; eta, ondoren, ikusi zuten ekolokaziorako erabiltzen dituzten uhinen maiztasunak ere ez direla berdinak. Dirudienez, ehizatzen dituzten intsektuen tamainara egokituta dago uhinen maiztasuna. Maiztasun handiko uhinak egokiagoak dira intsektu txikiak ehizatzeko, eta, hain zuzen ere, saguzar txikiek maiztasun handiko uhinak erabiltzen dituzte intsektu txikiak ehizatzeko.

Saguzar bakoitzak berak igortzen duen maiztasuneko uhinak baino ez ditu jasotzen, eta, ondorioz, tamaina jakin bateko saguzar batek ez du entzuten beste tamainetako saguzarren deirik. Existitzen direnik ere ez daki.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia