Sagu jaioberriak gai dira bihotza birsortzeko
2011/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Jaio eta lehenengo astean, saguak gai dira kaltetutako bihotza leheneratzeko. Ondorio horretara iritsi da Texas Unibertsitateko kardiologo-talde bat. Egun bateko saguei ezkerreko bentrikuluaren % 15 erauzi zieten, eta, handik hiru astera, bihotza oso-osorik zutela ikusi zuten. Zazpi eguneko saguetan prozedura berari jarraitzean, ordea, ez zuten halako leheneratzerik ikusi. Zientzialariek uste dute lehenengo aste horretan, batetik, aldaketa batzuk gertatzen direla saguen gene-espresioan, eta, bestetik, hormona jakin batzuk edo inguruneko seinale jakin batzuk desagertu egiten direla. Orain, birsortze-aldia luza edo berpiz lezaketen geneen, gene-isilgailuen eta botiken bila dabiltza zientzialariak.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia