Sagu gardena

Sagu baten enbrioia garden bilakatzea lortu du Japoniako RIKEN Brain Science Institute-ko ikertzaile-talde batek. Enbrioia Sca/e disoluzioan sartu dute, hau da, ureaz, glizerinaz eta xaboiz osatutako disoluzio batean. Disoluzio horrek garuneko zelula guztien pigmentuak ezabatu, eta ehunak garden bilakatu ditu. Horrenbestez, ikertzaileek aukera dute sagu horien garunean proteina fluoreszentez markatutako neuronak inoizko sakontasun handienean zehatz-mehatz behatzeko; baita neurona horien komunikazio-mekanismoak, ezaugarriak eta abar ezagutzeko ere.

Irudia: RIKEN

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia