Robot landatzailea

Japoniarren robotika-jakinduria eta zeelandarren nekazal jakindura nahastuz, landareez arduratuko den robota sor daiteke.

Robot landatzailea


Zeelanda Berriko Basoen Ikerketarako Institutuko Jenny Aitken-Christiek dioenez, japoniarren robotika-jakinduria eta zeelandarren nekazal jakindura nahastuz, landareez arduratuko den robota sor daiteke.

Ideia hau ez da berria, baina oraindik ez du erabateko arrakastarik lortu. Robot hau landare asko aldatzeko prestatuko litzateke; zuhaiskak zein arbolak landatzeak dituen eskulan- eta denbora-kostuak ezagunak bait dira.

Arbola asko landatzeko behar diren fase desberdinetarako, Jenny-k (Toshiba konpainia japoniarrarekin batera) argazkian ikus daitekeen robota osatu du. Bere salneurria 18.000.000 pta-koa (900.000 liberakoa) da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza