}

RNA lanean zebilela harrapatutako irudiak

2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetako Rockefeller Unibertsitateko zientzialari-talde batek RNA polimerasa molekularen hiru dimentsioko irudiak ateratzea lortu du. RNA polimerasa entzima bat da.

Haren bitartez, DNAtik RNAren molekuletara informazioa transkribatzea lortzen da. Gero, RNA horrek proteinak sintetizatzeko beharrezko informazioa izango du. Zientzialari-taldeak X izpien bidezko kristalografia erabili du entzimaren hiru dimentsioko irudia lortzeko.

Ikusi nahi den molekula, kasu horretan entzima, kristalizatu egiten dute lehenik. Gero, X izpiak bidaltzen dira, eta difraktatzen diren izpien kopurua eta kokapena neurtuz gero, molekularen hiru dimentsioko egitura zein den jakin ahal da. Gainera, angstrom gutxiko bereizmena duten irudiak lor daitezke teknika horren bidez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia