Pterosauro ama eta haren arrautza

Pterosauro heldu baten eta haren arrautza baten fosila aurkitu dituzte Txinako Liaoning probintzian Txinako Geologia Zientzien Akademiako zenbait ikertzailek. 160 milioi urte inguru dituen Darwinopterus espezieko pterosauro baten fosilak direla ondorioztatu dute.

Arrautzaren ezaugarriak aztertuta, Pterosauroen ugaltzeko estrategiak narrastienekin antz handia dutela ikusi dute, eta ez hegaztien ugaltzeko estrategiekin, orain arte aditu askok uste zuten bezala. Arrautza txikia eta biguna da. Ikertzaileek uste dute, oro har, Darwinopterus emeek lurperatu egiten zituztela arrautza horiek —narrastiek bezala— eta, hegaztiek ez bezala, ez zietela arreta gehiegirik jartzen.

Irudia: Junchang Lü

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali