Plutonioak argi berdea

Plutonioak argi berdea


Galileo zundaren muntaia.

Espazioan energia nuklearra erabiltzearen kontra dauden zientzilari estatubatuarrek, salbuespena egingo dute NASAren Galileo zundarekin. Jupiterrera joan behar duen Galileo zundak plutonio(238)ko bi sorgailutatik lortuko du energia.

Bi energi plantetako (sorgailu termoelektriko isotopiko izenaz ezagutzen dira) bakoitzak 11 kg plutonio(IV) oxido dauzka eta 4,2 kW bero sortuko du. Zelula termoelektrikoek beroa elektrizitate bihurtuko dute.

Jaurtiketan gertatutako istripuak erradioaktibitate-kantitate handia isur dezake atmosferara. Dena den, NASAk segurtasun-neurri zorrotzak hartuko ditu.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia