}

Planetak Eguzki Sistematik at

2000/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den azaroaren 7an lehenengoz ikusi zuten astronomoek Eguzki Sistematik kanpo dagoen planeta bat. Kalkulu matematikoen bidez halako 19 planeten izatea iragarri zuen Geoffrey Marcy-k, Estatu Batuetako Berkeley Unibertsitateko astronomia-irakasle ezagunak. Baina ordu arte inork ez zuen planeta horiek ikusterik lortu.

Aurrez kalkulatu bezala, planeta berria HD 209458 izarraren (Lurretik 153 milioi argi-urtera dago izar hori, 160 mila milioi km-ra) aurretik igaro zen azaroaren 7an eta, izarrak, bere argi-intentsitatearen % 1,7 galdu zuen. Fenomeno berbera azaroaren 11n errepikatu zen. Horrek Marcy-k iragarritakoa baieztatzen zuen, hau da, planeta berriak 3,523 egunetako orbita osatzen duela bere izarraren inguruan. Behaketari esker, Marcy-k planeta Jupiterren antzeko gasezko erraldoia dela aurkitu zuen; % 60 handiagoa baina % 63 arinagoa. Bere izarretik 7,5 milioi km-ra dago eta
2.000 ºC-tako tenperatura dauka.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia