Pitagorasen txokolatea

Formula matematiko batean oinarritutako txokolate tableta bat sortu dute Donostiako Laia diseinu-estudioko Santos Bregaña diseinatzaileak, Enric Rovira txokolategileak eta Enrique Zuazua matematikariak.

Triangelu angeluzuzenek eta zenbait karratu zentrokidek osatzen dute tableta. Diseinuari edo marrazkiari arretaz begiratuta, badirudi txokolate tabletaren zatiketa ez dela erregularra. Baina ez da hala. Zati edo puska ezberdinak diruditenek, azalera berdina dute.

Tabletak 180 gramo pisatzen du eta 13 eurotan dago salgai. "Gourmet" dendetako produktua da, eta, oraingoz behintzat, errazagoa da Tokion aurkitzea Bilbon baino.

Argazkia: Jose Luis Lopez de Zubiria

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali