}

Piperminak, duela 6.000 urteko dietan

2007/02/22 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ekuadorko bi aztarnategitan azaldu dira piperminen arrastorik zaharrenak, 6.000 urte baino gehiagokoak. Ez dira aurkitutako arrasto bakarrak: Venezuelan, Perun, Panaman eta Bahametan ere aurkitu dituzte, errota-harriei itsatsita, hautsitako zeramika-pusketetan eta aztarnategietako sedimentuetan. Horrek esan nahi du piperminen kontsumoa ohikoa zela Neolitoan Erdialdeko Amerikan.

Zientzialarientzat, arrastoen datazioa baino harrigarriagoa izan da erabili duten teknikak arrakasta izatea bera. Piperminen arrastoei antzemateko, almidoi-ale mikroskopikoak bilatu behar izan dituzte, ez dutelako uzten begi hutsez ikusten den arrastorik. Horregatik da zailagoa piperminen antzinako erabilera ikertzea, gariarena edo artoarena ikertzea baino. Baina teknikak arrakasta izan du, eta erakutsi du nondik nora zabaldu zen piperminak sukaldaritzan erabiltzeko ohitura.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia